→Zaratamo

Euskal jantzien erakusketa ekarriko du Agintzari Dantza Taldeak Zaratamora

basauri agintzari dantza 2016 euskal jantziak

Basauriko Agintzari Dantza Taldeak euskal jantzien erakusketa ekarriko du Zaratamora maiatzaren 6tik 19ra bitartean, Elexaldeko eskola zaharrean.

Basauriko Agintzari Dantza Taldeak euskal jantzien erakusketa ekarriko du Zaratamora maiatzaren 6tik 19ra bitartean. Hain zuzen, Elexaldeko eskola zaharrean egongo da ikusgai erakusketa 18:30etik 20:30era.

Erakusketaren inaugurazioan, hilaren 6an, Agintzari taldeko dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute 18:30etik aurrera Elexaldeko plazan. Agintzari Dantza Taldeak 40 urte bete zituen iaz eta euskal jantzien erakusketa hau bera aurkeztu zuen Basauriko Ariz Dorretxean.

Gora