→Zaratamo

Euskara eta ingelesa lantzeko Udalekuak ekainaren 20tik uztailaren 1era arte

Maiatzaren 16tik 27ra bitartean izena-emateko epea zabalik egongo da. 3 urtetik 12 urtera bitarteko umeek har dezakete parte udalekuotan

Zaratamoko Udalak maiatzaren 16an ireki du udalekuetan izena-emateko epea eta hilaren 27ra arte mantenduko da zabalik Elexaldeko eta Arkotxako liburutegietan. Zaratamoko 3 eta 12 urte bitarteko umeek jolas eta jarduera ezberdinak egin ahal izango dituzte euskara zein ingelesa lantzen duten bitartean.

Euskarazko udalekuak ekainaren 20tik uztailaren 1era bitartean izango dira, eta ingelesezkoak uztailaren 5etik 15era arte. 9:30etan hasiko dira jarduera ezberdinak egiten eta 14:00etan bukatu, ordu erdi gehiago luzatzeko aukerarekin.

Udaleku hauen helburuen artean honakoak nabarmentzen dira: umeengan ingelesaren zein euskararen aldeko jarrerak sustatzea, tailer-, kirol- eta jolas-jardueretan parte hartzea, hizkuntzak ikasteko era erakargarri eta dibertigarria eskaintzea, baita adiskidetasuna eta bizikidetasuna indartzea ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak