→Zaratamo

Gizon bat larri zaurituta BI-625 errepidean izandako auto istripuan Zaratamon

Zaratamo Istripua bi-625 autoa gizona anbulantzia

BI-625 errepidean izan da ezbeharra, Zaratamon, Bilboko noranzkoan. Autoa erreailetik atera eta petrilaren kontra egin du.

BI-625 errepidean izan da ezbeharra, Zaratamon, Bilboko noranzkoan. Autoa erreailetik atera eta petrilaren kontra egin du. Suhiltzaileak bertaratu, gidaria kotxetik atera eta bertatik ospitalera eraman dute. Arrigorriagako errepide sarrera itxita izan da tarte batez.

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak esan duenez, istripua 14:25etan gertatu da, Bilboko noranzkoan. Gurutzetako ospitalera eraman dute gizona, buruan kolpe handia hartuta. #Istripularria traola erabili du Trafiko zuzendaritzak twitter sare sozialean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak