→Zaratamo

Herri Txiki Infernu Handi saioa Zaratamon izango da gaur, Elexaldeko frontoian

Euskal Telebistako saioaren lantaldea Zaratamotik ibili da azken asteetan, hainbat herritar elkarrizketatu eta herriaren nondik norakoak biltzen.

EITB

Euskal Telebistako saioaren lantaldea Zaratamotik ibili da azken asteetan, hainbat herritar elkarrizketatu eta herriaren nondik norakoak biltzen. Bada, telebistan emititu aurretik gaur dute grabaketaren azken eguna. Orain arte bildutako bideoen proiekzioa egingo dute Elexaldeko frontoian, 20:00etatik aurrera. Bertaratutakoek zenbait herritarri eginiko elkarrizketak ikusi ahal izango dituzte. Bertan izango dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak ere, bideoak komentatu eta haien ohiko monologoak egiteko. Sebastian Lizaso bertsolaria ere izango da Elexalden.

Historias a bocados saioak ere duela gutxi emititu zuen Zaratamon grabatutako saioa ETB2n. Karlos Arguiñano sukaldariaren semeak aurkezten du saioa, Joseba Arguiñanok, eta bera arduratzen da herri bakoitzean herritarrak elkarrizketatzeaz. Zaratamon, besteak beste, Tina Arto, Alfredo Oliva eta Roberto Ibarretxe elkarrizketatu zituen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak