→Zaratamo

Kirol makinak jarri dituzte Olaganeko eta frontoi ondoko parkeetan, Arkotxan

Bereziki adineko pertsonentzat pentsatutako gimnasia parkeak jarri dituzte Arkotxan: 8 makina Olaganeko parkean eta 3 frontoi ondoan.

Olaganeko parkea / Zaratamoko Udala

Bereziki adineko pertsonentzat pentsatutako gimnasia parkeak jarri dituzte Arkotxan: 8 makina Olaganeko parkean eta 3 frontoi ondoan. Besteak beste, eserlekuetan jesarrita daudenentzako bizikleta estatikoak, besoak eta eskuak mugitzeko makinak, gerria indartzeko gailuak edota makina eliptikoak jarri dituzte parkean. “Makinak herriko gune ezberdinetan kokatzea garrantzitsua da, nahiz eta elkarrengandik hurbil egun. Adineko jendeak ez ditu distantzia handiak egiten etxetik irtetean, horregatik edadetuak sarritan ibiltzen diren tokiak identifikatu eta hor kokatu ditugu kirol makinak”, dio Jon Ajuria alkateak. Zaratamoko Batzorde Soziosanitaroak proposatuta jarri ditu Udalak kirol makinak, 10.000 euroko inbertsioa egin eta gero.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak