→Zaratamo

Liburu elektronikoak eta aisialdi irteerak opari Zaratamoko Literatur txapelketan

Lehiaketetan parte hartzeko epea zabalik dago hilaren 14ra arte. Literatur txapelketan gaia librea da, baina marrazki txapelketak Nola ikusten dut nire herria? izan beharko du hizpide.

Zaratamoko Udalak eta Lehen Hezkuntzako LHI ikastetxeak martxan jarri dute aurtengo haurrentzako Literatur eta Marrazki lehiaketa. Ipuin txapelketari dagokionez, “helburua ez da lehiaketa bere horretan sustatzea, baizik eta sormena eta idazteko trebezia lantzea”, diote udal ordezkariek.

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara arteko ikasleek parte har dezakete eta euskarazko zein gaztelaniazko modalitateak daude. Gaia librea da. Irabazleek liburu elektroniko bat eta Arriaga Antzokiko umeentzako operara joateko hiru sarrera eskuratuko dituzte, eta bigarren sailkatuek Karrantzako Karpin Abentura eta Pozalaguako Haitzuloak bisitatzeko bonoa eta janari txartela.

Elexaldeko eta Arkotxako liburutegietan aurkeztu beharko dituzte lanak 17:00etatik 20:00etara, apirilaren 14ra arte (14:00ak arte).

Sari-banaketa hilaren 22an 

Marrazki lehiaketaren gaia Nola ikusten dut nire herria? izango da eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleei zuzenduta dago. Honakoak dira sariak: Karrantzako Karpin Abentura eta Pozalaguako Haitzuloak bisitatzeko bonoa eta janari txartela irabazlearentzat eta Arriaga Antzokiko umeentzako operara joateko hiru sarrera eta janari-txartela bigarrenarentzat. Kasu honetan, lanak onartzeko epea apirilaren 14an amaituko da, baina 20:00etan.

Bi lehiaketei dagokien sari-banaketa Elexaldeko Kultur Etxean izango da hilaren 22an, ostiralez, 18:30ean, Udalak Liburuaren Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak