→Zaratamo

Mikel Urrutikoetxea Baionako Trinkete Masterrean arituko da

Baionako Trinkete Masterrean Mikel Urrutikoetxea zaratamarra izango da aurtengo gonbidatu berezia. Peyo Larralderekin batera arituko da, atzelari bezala.

Larralde eta Urrutikoetxea, Baionako Trinkete Masterreko aurkezpenean // Asegarce

Urtero legez, Baionako Moderne pilotalekua izango da trinketeko txapelketa ospetsua hartuko duena, eta aurten, Mikel Urrutikoetxea Zaratamoko pilotaria zen gonbidatu berezia. Azken berrien arabera, ordea, Mikel Urrutikoetxeak ez du txapelketa jokatuko mononukleosia baitauka eta atseden hartzeko esan diote medikuek. Bere ordez Olaizola II arituko da Baionako Trinkete Masterrean. Peyo Larralderekin batera arituko da, atzelari bezala, uztailaren 25, 26 eta 29an jokatu den txapelketan. Bengoetxea izan zen iazko gonbidatua.

Bi finalerdi jokatuko dira. Lehena uztailaren 25ean izango da eta Larralde-Olaizola II bikoteak Peio Guichendut-Agostin Waltari bikotea izango du aurkari. Bigarren finalerdia uztailaren 26an izango da eta Mathieu Ospital-Jean-Baptiste Ducassou bikotea Julien Etchegarray-Bixintxo Bilbao bikotearen aurka lehiatuko dira. 20:00etan izango dira bi partidak.

Finala uztailaren 29an izango da, goizeko 11etan. Apustu etxeen arabera, Larralde eta Olaizola dira faborito nagusiak.

 

 

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|