→Zaratamo

Moto-ibilbidea, jokoak eta kontzertuak Arkotxan, Motorock jaialdiko seigarren edizioan

Arkotxak Motorock jaialdiaren seigarren edizioa hartuko du ekainaren 30ean, larunbatez. Olagane parkean izango dira jarduera gehienak, 16:00etatik aurrera.

Motorock jaialdia // Los Visitadoren MT Arkotxa

Arkotxak Motorock jaialdiaren seigarren edizioa hartuko du ekainaren 30ean, larunbatez. Olagane parkean izango dira jarduera gehienak, 16:00etatik aurrera. Euria eginez gero, Arkotxako frontoira eramango lituzkete jarduera guztiak, behin edo beste egin bezala.

Egun horretarako antolatu dituzten ekintzak honako hauek izango dira: moto-ibilbidea egingo dute Arkotxa inguruetan (17:00), joko motero dibertigarriak (18:30), barbakoa  (19:30) eta kontzertuak (20:00). Ibilbidean eta jokoetan parte hartzeko izena ematea doakoa da eta 16:00etatik aurrera egin ahal izango da. Musika emanaldiak Tinito taldearen eta DJ Rubiloc-en eskutik izango dira. Era berean, arratsaldean zehar umeentzako tailerrak eta jolasak izango dira Olagane parkean, baita hainbat zozketa ere.

Animalien adopzioa

Hainbat stand jarriko dituzte Olagane parkean, “batik bat promoziorako guneak izango dira”, diote antolakuntzatik. Gainera, aurten ere kutsu solidarioa izango du Motorock jaialdiak: “Aurten elkartasuna adierazi nahi diogu Bilboko APA SOS erakundeari eta, besteak beste, animalien adopzioa sustatu nahi dugu ekimen honekin”. Arkotxako Los Visitadores Motorzaleen Taldeak antolatzen du urtero Motorock jaialdia, Zaratamoko Udalaren laguntzarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak