→Zaratamo

Motorock jaialdiaren VII. edizioa ospatuko dute hilaren 29an Arkotxan

Arkotxak Motorock jaialdiaren zazpigarren edizioa hartuko du ekainaren 29an, arratsaldez

Olagane inguruan elkartzen dira motorzaleak / Los Visitadores MT

Arkotxak Motorock jaialdiaren zazpigarren edizioa hartuko du ekainaren 29an, arratsaldez. 16:00etatik aurrera motorzaleen elkarretaratzea, Zaratamo inguruetan motor ibilaldia, “joko moteroak”, barbakoa eta kontzertuak izango dira, iluntzera arte. Los Jaimones rock taldea eta DJ Rubilock arduratuko dira zuzeneko musikaz, 20:00etatik aurrera.

Urtero bezala, kutsu solidarioa izango du jaialdiak. Aurten Uno de los nuestros animalien adopziorako babes-elkartea lagunduko dute Olaganen jarriko dituzten stand eta txosna ezberdinen bitartez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak