→Zaratamo

Ohitura osasungarrien aldeko egitaraua osatzeko herritarren parte hartzea eskatu du Zaratamok

Elikaduran, jarduera fisikoan, sedentarismoan eta sexualitatean jarri nahi du arreta Udalak eta horretarako, herritarren parte hartzea eskatu du galdetegi baten bidez.

zaratamo.com

“Bizitza Osasuntsuaren aldeko Egitaraua” prestatzen ari da Zaratamoko Udala. Egitarau edo programa honekin, pertsona eta taldeen bizitza-ohituretan modu osasungarrian eragitea du helburu Udalak. Besteak beste, elikaduran, jarduera fisikoan, sedentarismoan eta sexualitatean jarri nahi du arreta Udaleko foro soziosanitarioak eta horretarako Zaratamoko herritarren parte hartzea eskatu du.

“Eraginkorrak izan nahi badugu, gure herritarren bizi ohiturak ezagutu behar ditugu”, diote egitaraua prestatzen ari diren lantaldeko kideek. Herritarren informazioa batzeko, “Bizitza osasuntsua” atal berezia jarri du martxan Udalak bere webgunean. Bertan galdetegi bat bete beharko dute herritarrek eta emaitzak pertsona bakoitzaren medikuaren historikora joango dira zuzenean. Gauzak horrela, ohitura osasungarrien aldeko egitaraua prestatzen laguntzeaz aparte, udalerriko mediku edo erizainak herritarrekin harremanetan jarri ahal izango dira zenbait ohitura bideratzeko eta osasungarriagoak diren beste ohitura batzuei buruzko informazioa eskaintzeko.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|