→Zaratamo

Programa | Ekainaren 7tik 9ra ospatuko dituzte Arkotxako jaiak, egitarau oparoarekin

Arkotxako jaiek udako festen ‘txupinazoa’ suposatzen dute Hego Uribeko herritar askorentzat. Urtetik urtera gero eta jende gehiago hurbiltzen da Zaratomoko auzo honetara, eskualdean jada ospetsua egin den 600 metro karratuko karpa erraldoira.

Patata tortillen eta sukalkien txapelketak jendetza bildu zuen iaz Arkotxako pilotalekuan / Geuria

Arkotxako jaiek udako festen ‘txupinazoa’ suposatzen dute Hego Uribeko herritar askorentzat. Urtetik urtera gero eta jende gehiago hurbiltzen da Zaratomoko auzo honetara, eskualdean jada ospetsua egin den 600 metro karratuko karpa erraldoira. Arkotxako Jai Batzordeak eta Arkotxako Gazteriak dute horren ardura handia, hilabete luzez buru-belarri aritzen baitira lanean hiru eguneko egitarau zabal eta erakargarria prestatzeko. Besteak beste, 1.500 euroko aurrerakina jarri du aurten auzokideen batzorde bakoitzak hiru egunetarako jarduerak falta ez daitezen. Karpan jarritako bi txosnekin aurreratutako dirua berreskuratzea da bien asmoa. Ahalegin horri eta Zaratamoko Udalaren babesari esker, azken lau urteetan La Raiz, La Pulqueria, Zoo eta Vendeta talde arrakastatsuak ekarri ahal izan dituzte Arkotxako auzora. Aurten ere goi mailako musika eskaintzari eutsi nahi izan diote antolatzaileek eta Auxili reggae talde valentziarra ekarri dute kartel buru.

Horiek horrela, ekainaren 7tik 9ra hogeita bost ekintzatik gora antolatu dituzte Arkotxan.

EKAINAK 7 · OSTIRALA
18:30 Kuadrillen kalejira + Gazteleku fanfarrea + Sambalu Aye batukada
19:00 Ama birjinari agurra
19:15 Txupinazoa eta jaien hasiera
20:00 Talo -txiki plazan
21:15 Kontzertua: Los Primos a compas de Flamenkito
23:30 Kontzertuak: Sinmas + Barullo
+ DJ Markelin

EKAINAK 8 · LARUNBATA
12:00 Buruhandiak
12:30 Xaibor DJ
12:30 Kontzertua: Akais (Txoko taberna)
13:00 Txorizo dastatzea (Sagu Zaharrak)
14:30 Paella lehiaketa (Txoko taberna)
16:30 Igel toka txapelketa (Txoko taberna)
16:30 Tute txapelketa (La Pacheca)
16:30 Mus txapelketa (Bode taberna)
17:00-20:00 Haurrentzako parkea + Apar Jaia
21:00 Dantza erakusketa frontoian (Txarrota Kultur Elkartea)
22:30 Kontzertuak: La Basu + Auxili
+ Lehian erromeria + Oihan Vega

EKAINAK 9 · IGANDEA
11:00 Zaratamoko Txistularien kalejira
11:30 Txakurren erakustaldia (Txiki Eder)
13:00 Buruhandiak
14:00 Patata tortilla eta sukalkien
aurkezpena, plazan
15:00 Herri bazkaria + DJ Elias
18:00 Eusko Olinpiadak
20:00 Tierra de Oro mariatxiak
21:00 Azken traka eta jaien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak