→Zaratamo

Programa | Asentzio Egunaren harira ospatzen ari dira Zaratamon Burbustuko jaiak

Asentzio Eguna (maiatzak 30) ospatzen dute Burbustun, eta horren harira, lau egunetarako ekintzak iragarri dituzte, jai giroan.

Etorki eta Edurre dantza taldeek dantzaldia egingo dute ekainaren 1ean / Zaratamoko Udala

Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra ospatuko dituzte Zaratamon Burbustuko jaiak. Asentzio Eguna (maiatzak 30) ospatzen dute Burbustun, eta horren harira, lau egunetarako ekintzak iragarri dituzte, jai giroan.

BURBUSTUKO JAIAK 2019 – EGITARAUA

Maiatzak 30, eguena
11:30 Txupinazoa, bolanderak eta txosna zabaltzea
12:00 Meza Burbusutuko Asentzio baselizan
12:30 Kalejira Etxebarria aita-seme trikitilariekin
13:30 Burbustuko haritzari agurra
18:00 Briska txapelketa
20:00 Igel toka eta porra jokoen txapelketak

Maiatzak 31, barikua
21:00 Sardina jana (Txosnan)
22:30 Kontzertua: Perros Kon Asma (Zaratamo-Arrigorriaga punk taldea)

Ekainak 1, zapatua
11:00 Ume jolasak eta puzgarrial
12:00 Kalejira Zaratamoko txistulariekin
12:00 Gastronomia lehiaketak: patata tortilla eta okelaz eginiko paella (ordu muga 14:30etan)
18:00 Euskal dantzak: Edurre (Basauri) eta Etorki (Ugao) dantza taldeak
19:30  Kontzertua: Holy Ripers
21:00 Dantzaldia Bilbao ahizpa trikitilariekin

Ekainak 2, domeka
13:00 Meza Burbustuko Asentzio baselizan
14:00 Sari banaketa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak