→Zaratamo

Zaratamoko San Bixenti egunaren harira, auzoaren inguruan egiteko ibilbide osasuntsua

zaratamo arkotxa ibilbide naturalak 2018 inaugurazioa 0

Hilaren 22an Arkotxako zaindariaren eguna ospatzen dute Zaratamon. Aurten asteartea denez, igandera pasa dute jaia, urtarrilaren 27ra. Festaz gain, badago zer ikusi eta zer ibili.

Ibilbideak Txarrotako urtegia, basoak eta zelaiak zeharkatzen ditu / Geuria

Hilaren 22an Arkotxako zaindariaren eguna ospatzen dute Zaratamon. Aurten asteartea denez, igandera pasa dute jaia, urtarrilaren 27ra. Festaz gain, badago zer ikusi eta zer ibili.

Urtero bezala, San Bixenti egunaz gozatzeko aukera izango dute Zaratamon. Urtarrilaren 22an ospatzen da Arkotxako zaindariaren eguna, baldin eta egun hori igandea bada. Ez bada, aurten gertatuko den bezala, ondorengo igandera pasatzen dute jaia. Kasu honetan, urtarrilaren 27an egingo dute meza, luntxa eta txistularien kontzertua. San Bizente egunez Arkotxara hurbiltzeko asmoa duenak jakin beza hankak luzatzeko aukera ere baduela.

Iturriaren plazatik abiatuta
Iturriaren plazatik abiatu eta auzoa zeharkatuko dute, Txarrota urtegirako noranzkoan. Ataka igaro ondoren, basoan sartuko dira eta Txarrota ibaiaren ertzetik oinez jarraituko dute. Urtegitik gorantz joango dira eta malda erdian, Legargana inguruan, Kereixeta puntuan geldituko dira. Hortik San Bizenti izeneko baserrirantz jaisten hasiko dira. Zelai eta basoen artean, oinez jarraituko dute Akotxatik Elexaldera doan errepidea gurutzatu arte. Errepidearen beste artean daudela, ezkerrerantz joko dute, San Bizenti auzoko etxeetarantz. Etxebizitza horien aurrean bidezidor bat dago eta bide hori hartuta maldan bera abiatuko dira Iturriaren plazara iritsi arte, ibilbidearen hasiera puntura.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak