→Zaratamo

Upoko jai eguna ospatuko dute uztailaren 15ean Zaratamon

San Segismundo omenduko dute Zaratamoko Upo auzoan. Egitaraua 12:00etan hasiko da, meza nagusiarekin; 13:00etan erromeria egingo dute.

Uztailaren 15ean, igandez, San Segismundo omenduko dute Zaratamoko Upo auzoan. Egitaraua 12:00etan hasiko da, meza nagusiarekin. 13:00etan Zaratamoko txistulariek eta Etxebarria anaia trikitalariek girotuko dute erromeria.

Halaber, Zaratamoko Udalak Upoko Jaien inguruko argazki erakusketa antolatu du Elexaldeko Eskola Zaharrean. Uztailaren 19ra arte egongo da ikusgai, eskolako erakusketa aretoan. Astelehenetik ostiralera arratsaldez bisitatu ahalko da, 18:30etatik 20:30etara.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|