→Zaratamo

Urrutikoetxea, 4½ko txapeldunordea, Altuna IIIren kontra final ederra jokatu ostean

Zaratamo Urrutikoetxea 2017 Finala Txapeldunordea
Urrutikoetxea, saria eskuetan // Aspe

Jokin Altunak bere lehen txapela lortu du Txapelketa nagusi batean, Mikel Urrutikoetxearen kontra 4½ko finala irabazita 22-21. Partida orekatua jokatu dute Altuna IIIak eta Urrutikoetxeak: amezketarra aurretik izan da partidaren hasieran, baina zaratamarrak aurre hartu dio lanen erdiak eginda zituela. Hortik aurrera, parean aurrera egin dute markagailuan, partida ireki batean. 19na egin dute, 20na egin ere eta 21na ere bai. Azken tantoan defentsa gogorra erakutsi du Jokinek eta Mikelek kanpora bidali du pilota.

Polemikarako tartea ere egon da. Batetik, arrastoaren gainean Urrutikoetxearen alde eman dute tanto bat epaileek, eta bestetik, Altunaren alde tantoa berriro jokatzea buelta eman dute beste batean, baina antzeko jokaldi batean Urrutikoetxeari ez diote buelta eman. Altuna aurretik jarri da 19-18, baina tanto horretan Urrutikoetxearen pilotadaka batek Jokini eman dio, baina epaileek ez dute ikusi eta tantoa segitzeko esan dute.

Mikel Urrutikoetxea Bizkaia Frontoiak bildu duen publikoaren aurrean // ETB

Gaur arte, txapelketako partida guztiak irabazi ditu zataramarrak. Aipatzea, finalaren aurretik, Urrutikoetxeak eta Altunak elkarren kontra jokatu dutela aurtengo txapelketan. Ligaxkako lehen partidan 22-12 gailendu zitzaion Mikel Jokini.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|