→Zaratamo

Mononukleosiak jota, Urrutikoetxea ez da Bizkaia Txapelketan eta Baionan arituko

Zaratamo Urrutikoetxea 2017 Finala Txapeldunordea

Mononukleosiak jota, Urrutikoetxeak ezin izango ditu jokatu uztaila bukaerarako aurreikusita zituen partiduak. Bizkaia Torneoa eta Baionako Trinkete Masterra galduko ditu.

Mikel Urrutikoetxea txapeldunordea izan zen iazko 4 t'erdiko txapelketan // Aspe

Mononukleosiak jota, Urrutikoetxeak ezin izango ditu jokatu uztaila bukaerarako aurreikusita zituen partiduak. Besteak beste, Etxebarriko jaietan jokatu behar zuen Albisurekin batera, uztailaren 22an, igandez, Bizkaia Torneoaren barruan. Bere ordez, Iñaki Artola Alegiarrak jokatuko du.

Baionako Moderne pilotalekuan ere hitzordua zuen Urrutikoetxeak, Peyo Larralderekin batera, Baionako Trinkete Masterrean. Bere ordez Olaizola II arituko da, atzelari bezala, uztailaren 25, 26 eta 29an jokatu den txapelketan.

Etxean atseden hartzeko esan diote medikuek zaratamarrari, eta abuztura arte ez da espero frontoietara bueltatzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak