→Zaratamo

Urruti onena bueltan da, Buruz buruko bigarren txapelak aldegin dion arren

Urrutikoetxea eta Irribarria / ETB

Nor baino nor gehiago eskuz pilotako buruz buruko finalean. Indarra, zartako galantak eta nekea. Mikel Urrutikoetxea eta Iker Irribarria. Pilotarien belaunaldi berrien adierazle den Irribarria eta gaixotasun larri batengatik bueltan indartsu etorri den Urruti.

Partidu bikaina egin du Urrutik: indartsu, serio eta Irribarriaren kolpeari nola erantzun jakinda, baina ezin izan du Irribarriaren sake eta zartakoekin. 22-20 bukatu da partidua.

Bi pilotariak lurrean partida bukatu ostean / ETB

2015ean irabazi zuen lehenengoz Urrutikoetxeak buruz buruko txapelketa. Ordutik ez du bide erraza izan zaratamarrak. Iazko urtea hutsean pasa zuen mononukleosi baten ondorioz. Indarberrituta bueltan da Urruti, sasoi betean eta ondo baino hobeto heldu dio berriz bere ibilbideari.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak