→Arrigorriaga

Urrutikoetxea eta Elezkano zaratamarrek bikotea osatuko dute Bost t’Erdiko Bizkaia Txapelketan

bizkaia esku pilota 2016 bost terdiko txapelketa

Dagoeneko martxan da aurtengo Bost t’Erdiko Eskuz Binakako Bizkaia Txapelketa. Uztailaren 22an Arrigorriagan eta hilaren 24an Etxebarrin

Dagoeneko martxan da aurtengo Bost t’Erdiko Eskuz Binakako Bizkaia Txapelketa. Uztailaren 17an hasiera eman zioten txapelketari Barakaldon Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Barriola bikoteek, azkenengoek gailenduta (22-12).

Hurrengo final-laurdenak uztailaren 22an jokatuko dira Arrigorriagan 20:00etatik aurrera, Madalenak jaien egitarauaren barruan. Bertan, Danel Elezkano eta Mikel Urrutikoetxea Zaratamoko bikotea arituko da batera, Berasaluze II eta Untoria pilotarien kontra.

Uztailaren 24an Etxebarrik finalaurrekoak hartuko ditu (Etxebarriko jaien programaren barnean) eta bertan Irribarria-Rezusta eta Altuna III-Barriola bikoteek jokatuko dute 17:30etik aurrera. Partida horretako irabazleek finala jokatuko dute uztailaren 30ean Bilboko Bizkaia Frontoian Olaizola II-Aretxabaleta edo Arrigorriagako irabazleen aurka.

5 1/2 Bizkaia Txapelketa – Egutegia

A Taldea

Barakaldo, uztailak 17 (final-laurdenak):

Ezkurdia-Zabaleta vs Altuna III-Barriola

Etxebarri, uztailak 24 (finalaurrekoak):

Irribarria-Rezusta vs Altuna III-Barriola

B Taldea

Arrigorriaga, uztailak 22 (final-laurdenak):

Elezkano II-Urrutikoetxea vs Berasaluze II-Untoria

Etxebarria, uztailak 25 (finalaurrekoak):

Olaizola II-Aretxabaleta vs Arrigorriagako irabazleak

Finala

Bilbo, uztailak 30: Finalaurrekoetako irabazleak

Gora