→Zaratamo

Mikel Urrutikoetxea: “Ikaragarria litzateke herri berdineko bi pilotari finalean izatea”

Urrutikoetxea Zaratamo finala 2017
2017ko lau t'erdiko finalerdian

Mikel Urrutikoetxea zaratamarra buruz buruko finalean izango da. 22-14 irabazi dio Joseba Ezkurdiari. Partida ona egin du zaratamarrak eta Ezkurdia saiatu den arren, Urrutikoetxeak erraz bukatu eta buruz buruko finalean da. ETBri egindako adierazpenetan, “badakizu noren kontra gustatuko litzaidakeen finala jokatzea. Txikitatik profesionaletan aritzea izan da gure ametsa eta ikaragarria litzateke herri berdineko bi pilotari buruz buruko finalean izatea”. Finala ekainaren 2an jokatuko da, Bilbon.

36 urte ziren Buruz Buruko Pilota txapelketako finalerdietara bi pilotari bizkaitar iristen ez zirela. 1983an izan zen azkenekoz, eta orduan ere zaratamar bat iritsi zen final aurrekoetara: Jose Mari Luque. Zaratamarrarekin batera Roberto Garcia Ariño axpetarra iritsi zen finalerdietara. Orduan, bietako batek ere ez zuen lortu finalerako txartela, baina oraingoan Mikel Urrutikoetxea finalean dago, eta bihar jokatuko dute beste finalerdia Danel Elezkanok eta Iker Irribarriak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak