→Zaratamo

Mikel Urrutikoetxeak etxean jokatuko du, Zaratamoko jaietan

zaratamo mikel urrutikoetxea omenaldia 2015

Abuztuaren 10ean, larunbata, pilota partidu profesionala antolatu dute Elexaldeko frontoian. Mikel Urrutikoetxea pilotari zaratamarrak Salaverrirekin osatuko du bikotea, Ibai Zabala eta Arteaga II.aren aurka.

Utzitakoa

Abuztuaren 8tik 12ra ospatuko dira aurten Zaratamoko jaiak eta antolatzaileak ari dira apurka apurka egitaraua ezagutarazten. Abuztuaren 10ean, larunbata, pilota partidu profesionala antolatu dute Elexaldeko frontoian. Mikel Urrutikoetxea pilotari zaratamarrak Salaverrirekin osatuko du bikotea, Ibai Zabala eta Arteaga II.aren aurka. 18:00etan izango da norgehiagoka.

SAN LORENTZOETAKO KONTZERTUAK

Jaietako eskaintza musikalari dagokionez, Willis Drummond, Aiko, Joxpa, Larrepetik, Goras Herria, Ostrich Wedding eta Keniama taleak arituko dira Elexaldeko plazan zuzenean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak