→Zaratamo

Urrutikoetxeak markak hautsi ditu eta hirugarren txapela nagusia lortu du

Lehendabiziko pilotari bizkaitarra da Mikel Urrutikoetxea hiru txapelak denboraldi batean irabazten dituena. Pilotari zaratamoztarrak iaz Buruz buruko txapela eta Lau t’erdikoa eskuratu zituen eta aurten hirugarren txapelketa nagusia lortu berri du. Bere aurretik honakoak izan dira Koro Hirukoitzaren irabazleak: Julian Retegi, Fernando Arretxe, Juan Martinez de Irujo, Aimar Olaizola eta Abel Barriola (denak nafarrak).

Joan den apirilaren 9an, larunbatez, jokatu zuten Eskuz Binakako Txapelketaren finala Urrutikoetxea eta Olaizola II.a bikoteak, Martinez de Irujo eta Rezustaren kontra.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak