→Zaratamo

V. Motorock jaialdiak Bizkaiko motorzaleak bilduko ditu Arkotxan

zaratamo arkotxa motorock 2015 jaialdia

Motorzaleen arteko bazkaria da aurtengo nobedadea. Horrez gain, ordu eta erdiko ibilbidea, jolasak eta kontzertuak izango dira hilaren 14ko ekitaldian

Motorzaleen arteko bazkaria da aurtengo nobedadea. Horrez gain, ordu eta erdiko ibilbidea, jolasak eta kontzertuak izango dira hilaren 14ko ekitaldian

Bosgarren urtez jarraian, Arkotxako Los Visitadores Motorzaleen Taldeak V. Motorock Jaialdia antolatu du. Ekitaldia maiatzaren 14an izango da, larunbatez, Olagane parkean 11:00etatik aurrera. Euria eginez gero, frontoira eramango dituzte jarduera guztiak.

Egunean bertan ordu eta erdiko ibilbidea egingo dute motorzaleek eskualdean zehar. Umeentzako eta nagusientzako jolasak eta musika kontzertua ere antolatu dituzte. Elkartasun keinuak ere bere lekua izango du Motorock jaialdian eta APA Puppy Bilbao Animalien Aterpetxeak saltokia jarriko du. Horrez gain, antolatzaileek hainbat zozketa prestatuko dituzte.

V. MOTOROCK JAIALDIA – EGITARAUA

11:00 Izen emateak. Doakoa da eta lehenengo 100 partaideentzako oparia egongo da

12:00-13:30 Ibilaldia inguruetatik. Geldiunea egingo da Zaratamoko Taberna Zaharrean, mokadutxoa eta guzti

12:00-14:00 Umeentzako tailerrak

14:30 Herri Bazkaria. Txartelak salgai 12 euroan: Txoko Taberna (Arkotxa), Caffe La Luna (Abusu) eta Taberna Iriburu (Galdakaon)

16:30 Motorzaleentzako jolasak

18:00 Kontzertuak: Perros Kon Asma (Punk Rock), Fraktura (Trash Metal) eta Boogie Riders (Rock and Roll)

19:00 Parrillada. Txartelak 3 euroan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak