→Zaratamo

Doako Wifi zerbitzua erabilgarri dago Zaratamoko Elexaldeko plazan

Wifira konektatu nahi duenak Udaletxera jo behar du sarbide kodeak eskuratzeko.

Unplashen: THOMASJSN

Internetera konektatzeko doako Wifi zerbitzua jarri du Udalak Elexaldeko plaza gunean. “Froga garaian gaude, herritarren eta zerbitzuaren aldetik zer nolako erantzuna duen aztertu behar dugu”, diote Udaleko ordezkariek. Wifira konektatu nahi duenak Udaletxera jo behar du sarbide kodeak eskuratzeko. Zerbitzua egunez bakarrik eskainiko da: “Gauez itzalita egongo da, etxetik inor konektatu ez daiten”, diote Udaletik. Lehen hilabeteetako funtzionamendua positiboa bada, hurrengo pausua doako Wifia Arkotxako auzoan ere ezartzea litzateke. Bestalde, udal bulego guztietan Interneteko fibra optikoa jarri du Udalak: “abiadura dezente handituko da horrela”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak