→Zaratamo

Arkotxarako sarreran biribilgune bat eraikitzeko asmoa agertu du Udalak

zaratamo arkotxa eraberritzeko hirigintza plana 2018 proiektua

Arkotxa eraldatzeko plan berriak tren geltoki berria, industria-gunea, erriberako parkea eta Galdakaorako eta Basaurirako bidegorrien lotura egitea bilatzen du.

Arkotxarako sarrera nola geratuko litzatekeen azaltzen duen planoa // Zaratamoko Udala

Arkotxa eraldatzeko plan berriak tren geltoki berria, industria-gunea, erriberako parkea eta Galdakaorako eta Basaurirako bidegorrien lotura egitea bilatzen du

Orain dela bi urte, 2016ko maiatzean, Arkotxako Paisaia Plana izango dena aurkeztu zuen jendaurrean Zaratamoko Udalak. Plan honen helburua da Arkotxa auzoaren irudia aldatzea eta auzotarren beharrizanetara egokitzea.

Industrializazioaren gainbeherak Arkotxan ere eragina izan zuen. Outokumpu enpresa itxi zutenetik, auzoa bere horretan mantendu da orain arte, bertan berregituraketarik egin gabe. Horiek horrela, Udalak Arkotxa berrantolatzeko plan berezi baten zirriborroa burutu du Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) barnean.

Arkotxa eraberritzeko planak auzoa erabat birplanifikatuko du, batez ere auzotarrentzat irisgarriagoa izateko. Alde batetik, Outokumpu enpresa zegoen eremuan tren geltoki berri bat,
industria-gunea, komertzioak eta bestelako zerbitzuak kokatzea eta Arkotxako sarreran biribilgune bat egitea aurreikusten du planak
“, dio Jon Ajuria alkateak.

Era berean, kanpoaldetik Erriberako parkea delakoa egitea proposatzen du planak: “Horren bitartez, Arkotxa Galdakaoko Zuhatzu auzoarekin zuzenean lotuko litzateke, oinezkoentzako eta txirrindularientzako inolako arriskurik sortu gabe“, dio Ajuriak. Zaratamoko Udalak asmoa du oinezkoentzako bide hori Basaurirekin lotzeko ere.

zaratamo arkotxa eraldatzeko plana 2018 mapa aereoa

Arkotxarako sarbidea gaur egun // Google maps

Arkotxa erdiguneko planifikazioa

Outokumpu eremuko plani kazioa idazteaz gain, beste erredakzio-talde bat kontratatu du Udalak Arkotxa erdiguneari itxura berria emateko: “Olagane parketik frontoiraino, dena birmoldatzea da asmoa“.

Arkotxaren eraldaketa osoa erakutsiko duen planaren zirriborroa martxoaren 7an aurkeztuko du Udalak jendaurrean, Arkotxako Kultur Etxean 18:00etatik aurrera (goizean, gainontzeko talde politikoei). Udal ordezkariez gain, proiektua aurrera eraman duten teknikariak izango dira, auzoaren eraberritze plana azaltzen. Herritarrek ekarpenak egin ahal izango dizkiote zirriborroari.

Oraindik ere zehaztu gabe du udal gobernu taldeak zenbateko inbertsioa egingo duen eraldaketa honetan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak