→Zaratamo

Programa | Zinema izango da Zaratamoko Inauterien mozorro gaia

zaratamo inauteriak 2017 arkotxa 9

Otsailaren 10ean, larunbatez, emango diote hasiera Zaratamon Inauteriei. Mozorro lehiaketa eta desfilea Arkotxako frontoian izango da.

Iazko mozorro desfilea Arkotxako pilotalekuan // Geuria

Otsailaren 10ean, larunbatez, emango diote hasiera Zaratamon Inauteriei. Mozorro lehiaketa eta desfilea Arkotxako frontoian izango da eta gai nagusia Zinema izango da, herritarrek hala bozkatuta.

[PROGRAMA] ZARATAMOKO INAUTERIAK 2018

Otsailak 10, larunbata
19:00 Mozorro lehiaketa eta desfilea Arkotxako frontoian. Era berean, Festasound eta Megazumba Masterclass ikuskizunak izango dira, baita txokolatada ere Txarrota Kultur Elkarteak antolatuta

Otsailak 13, asteartea
17:30 Pailazo eta txotxongilo ikuskizuna Elexaldeko Kultur Etxean: Ti-3 (Pro-ismo cero antzerki taldea)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak