→Zaratamo

Auxili reggae taldea izango da Arkotxako jaietan

Ekainaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dira Arkotxako jaiak. Egitaraua oraindik zehazteke dago, baina Auxili talde valentziarraren kontzertua iragarri berri dute.

Auxili kontzertuan // Argazkia: Bernat Almirall

Ekainaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dira Arkotxako jaiak. Jai Batzordea egitaraua zehazten ari da, baina bitartean sare sozialetan aurrerapen bat eman dute. Hain zuzen ere, Auxili talde valentziarraren kontzertua iragarri dute Facebooken. Ekainaren 8an izango da kontzertua.

Reggae-a da taldearen estilo nagusia, baina ska, ragga eta rap zertzeladak ere badituzte bere abestiek. Besteak beste, gizarte desberdintasuna, polizia-indarkeria, kudeaketa politikoa edota sistema kapitalistaren inguruan dihardute euren abestien letrek. Era berean, maitasunaz, maitasun ezaz edota laguntasunaz ere kantatzen dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak