→Zaratamo

Danel Elezkano zaratamarrak eskuz binakako finala jokatuko du

zaratamo danel elezkano 2018 eskuz binakako txapelketa finalerdia argazkia aspepelota

Apirilaren 8an Bilbo Bizkaia frontoian jokatuko den Eskuz Binakako Txapelketaren finalean izango da Danel Elezkano zaratamarra, Beñat Rezusta bikotearekin.

Lehen finala da Elezkanorentzat eta hirugarrena jarraian Rezusta bikotekidearentzat // Aspe

Apirilaren 8an Bilbo Bizkaia frontoian jokatuko den esku pilotako Eskuz Binakako Txapelketaren finalean izango da Danel Elezkano zaratamarra, Beñat Rezusta bikotearekin. Ezkurdia eta Zabaleta bikotea izango dute aurkari finalean.

Lehen finala da Elezkanorentzat eta hirugarrena jarraian Rezustarentzat. Gaur asko sufrituta 22-21 irabazi diote Altuna III-Martija bikoteari.

Espinar txapeldunorde

Martxoak 25 dituen honetan ere Eskuz Binakako Emakume Master Cup txapelketaren finala jolastu dute Astelena pilotalekuan, Eibarren. Lehen Mailako partiduan Patri Espinar usansolotarrak eta Eneritz Arrieta azkoitiarrak osatu duten bikoteak Olatz Arrizabalaga (Gernika) eta Leire Etxaniz (Etxebarria) bikotea izan dute aurkari. Gorrien alde 22-7 bukatu dute partidua, eta hortaz txapeldunorde izan da usansolotarra Emakume Master Cup txapelketaren bigarren edizio honetan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|