→Zaratamo

Zaratamoko Inauteriek Zinema izango dute ardatz

zaratamo inauteriak 2017 arkotxa 0

Otsaileko bigarren astean ospatuko dira aurten Inauteriak eta Zaratamon badute mozorro lehiaketako gai nagusia: Zinema. Urtarrilean zehar inkesta zabaldu du Udalak mozorro lehiaketako gaia aukeratzeko.

Iazko mozorro lehiaketako antzezpenetako bat Arkotxako frontoian // Geuria

Otsaileko bigarren astean ospatuko dira aurten Inauteriak eta Zaratamon badute mozorro lehiaketako gai nagusia: Zinema. Urtarrilean zehar inkesta zabaldu du Udalak mozorro lehiaketako gaia aukeratzeko eta hauek izan dira emaitzak: guztira 474 erantzun jaso dituzte. Inkestan parte hartu dutenek aukeratu behar izan dute inauteri tematiko baten alde egin (269) edo ez (205). Tematikoaren alde egiten dutenek hiru aukera izan dituzte: Zinema (196), Natura (33) eta Historia (29).

Udalaren APP eta webgunearen bitartez 422 inkesta jaso dituzte: 225 zaratamarrek gaikako inauterien alde egin du eta hiru aukeren artean Zinema gailendu da (163), Natura (27) eta Historia (24) gaien aurretik. Kontran, 197 herritarrek gaikako inauteriak ez egiteko bozkatu dute.

Zaratamarrek ere iazko Inauterietan bozkatu zuten aurtengo mozorro lehiaketaren gaiaren inguruan. 52 erantzun jaso zituzten Arkotxako frontoian iazko mozorro lehiaketa gauzatu eta gero: gaikako inauterien alde egin zuten 44 auzotarrek (Zinema 33, Natura 6 eta Historia 5) eta horren kontra 8.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|