→Zaratamo

Ingelesezko egonaldiak eta udalekuak, Zaratamoko gazteei zuzenduta

zaratamo ingelesezko udalekuak eta egonaldiak 2018 step travel

Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 16tik 28ra. Egonaldietan zein udalekuetan %40ra arteko deskontuak egingo dizkiete parte-hartzaileei.

Irlanda-Waterford konderria, Londres-Beckeham eta Tarazona // Step Travel

Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 16tik 28ra bitartean. Egonaldietan zein udalekuetan %40ra arteko deskontuak egingo dizkiete parte-hartzaileei

Step Travel taldearekin burututako hitzarmen baten bidez, ingelesezko udalekuak eta egonaldiak diruz lagunduko ditu Udalak beste urte batez, herrian erroldatuta dauden herritarrentzat.

Programak bi egonaldi ezberdin proposatzen ditu, adinaren arabera: Londres-Beckeham 16 eta 18 urte bitartekoentzat eta Irlanda-Waterford konderria 14 eta 16 urte bitartekoentzat. Londresko egonaldia uztailaren 8tik 29ra bitartean izango da eta 1.614 euroko amaierako prezioa izango du (diru-laguntza aplikatu aurretik, 2.690 euro). Irlandakoak, berriz, bi txanda ditu: bata, uztailaren 2tik 23ra eta bestea, abuztuaren 1etik 22ra. Egonaldi honek 1.617 euroko kostua izango du, %40ko deskontua aplikatuta (aurretik, 2.695 euro). Ostatua bertako familia baten etxean hartuko dute parte-hartzaileek, mantenu osoan.

Udalekuak Tarazonan

14 urtetik beherakoek ere ingelesezko egonaldiak izango dituzte: 12 eta 14 urte bitarteko gazteentzako ingelesezko udalekuak antolatu dituzte Tarazonan (Zaragoza). Bost txanda ezberdin aukeran izango ditu interesdunak: ekainaren 25etik uztailaren 1era (321 euro); uztailaren 1etik 14ra (597 euro); uztailaren 16tik 29ra (597 euro); abuztuaren 1etik 14ra (549 euro); eta ekainaren 25etik uztailaren 14ra (txanda berezia, 897 euro). Udaleku hauetan ere %40ko diru-laguntza aplikatu du Udalak.

Egonaldietan zein udalekuetan parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute martxoaren 16tik 28ra bitartean, Elexaldeko edo Arkotxako liburutegietan. Plazak mugatuak dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak