→Zaratamo

Programa | Zeregin ugari izango da abuztuaren 8tik 12ra Zaratamoko jaietan

Abuztuaren 8tik 12ra ospatuko dira aurten Zaratamoko jaiak, ostegunetik astelehenera. Besteak beste, herri bazkaria, pilota partiduak, haurrentzako jolasak eta zuzeneko ikuskizunak antolatu dituzte bost egunez Elexalden. 

Gastronomia lehiaketa izango da abuztuaren 9an, ostiralean / geuria

Abuztuaren 8tik 12ra ospatuko dira aurten Zaratamoko jaiak, ostegunetik astelehenera. Besteak beste, herri bazkaria, pilota partiduak, haurrentzako jolasak eta zuzeneko ikuskizunak antolatu dituzte bost egunez Elexalden.

Abuztuak 8, osteguna
18:00 Pelota partiduak: herriko gazteen partiduak, emakumeen pala eta  Biharko Izar Gazteak
18:00 Dantza tailerra AIKO Taldearekin, eskola zaharrean.
18:00-21:00 Genero berdintasuna tailerra herriko plazan.
21:00 Jaien hasierako txupinazoa herriko plazan.
21:15 Zaratamoko txistulariekin kalejira eta buruhandiak.
21:30 Parrillada Upo Mendiren eskutik, herriko plazan.
22:30 Bingo musikatua plazako txosnaren eskutik.

Abuztuak 9, ostirala
10:30 Sukaldaritza-lehiaketaren hasiera, Patata tortila aurkezteko ordu-muga: 14:00 Marmitakoa aurkezteko ordu-muga:14:30
12:00 Arati Galapan-en eskutik zaldian ibiltzeko aukera.
15:00 Sukaldaritza-lehiaketaren irabazleak + herri bazkaria frontoian.
18:00 Briska eta mus partidak Zugasti eta Taberna Zaharrean
19:30 Olinpiadak taldeka herriko plazan.
23:00 Kontzertuak herriko plazan: Ostrich Wedding + Joxpa Erromeria.

Abuztuak 10, larunbata
12:00 Zaratamoko txistularien kalejira.
12:00 Meza nagusia.
13:30 Lasuen herri kirolak herriko plazan.
18:00 Pelota partiduak: Biharko Izar Gazteak + URRUTIKOETXEA-SALAVERRI/ARTEAGA II- IBAI ZABALA.Ç
20:00 Parrillada Taberna Zaharraren eskutik.
23:00 Kontzertuak herriko plazan. Keniaman+ Willis Drummond + Gora Herria Erromeria

Abuztuak 11, igandea
11:00 Puzgarriak herriko plazan.
11:00 Meza.
12:30 Pailazoak herriko plazan: PUSKI, TXURRUSKI ETA MARISKI.
17:30 Pelota partiduak: UPO MENDI.
19:30 Erromeria AIKO taldearekin herriko plazan.
20:00 Parrillada  Zugasti tabernaren eskutik.
21:30 Kontzertua herriko plazan: Larrepetit.

Abuztuak 12, astelehena
12:00 Arimen meza. Ostean, lunch-a udaletxeko txokoan.            

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak