→Zaratamo

Etxeko hondakin solido txikiak botatzeko bi minigune garbi jarri dituzte Zaratamon

Hondakinen gaikako bilketa hobetzeko eta auzoei zeregin hori errazteko asmoz, Zaratamoko Udalak bi minigune garbi jarri ditu udalerrian: bata Elexaldeko aparkalekuan eta bestea, Arkotxako Iturriko plazan.

Gune ekologiko hauetan etxeko hondakin solido txikiak bota daitezke: bonbillak, CDak eta DVDak, inprimatze-hondakinak, pilak, plastikozko tapoiak eta gailu elektriko eta elektronikoak, telefono mugikorrak edo kargatzaileak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak