→Zaratamo

A bocados eta Herri Txiki, Infernu Handi saioak Zaratamon izango dira

Joseba Arguiñanok gidatutako Historias a bocados saioa grabatu dute Zaratamon. Herri Txiki Infernu Handik aurki grabatuko du saioa, herriko bizilagun ugariren partaidetzaz.

Alfredo Oliva eta Joseba Arguiñano, Arkotxan / Digytal Audiovisuales

Joseba Arguiñanok gidatutako Historias a bocados saioa grabatu dute Zaratamon. Herri Txiki Infernu Handik aurki grabatuko du saioa, herriko bizilagun ugariren partaidetzaz.

Euskal Telebistako bi saio entzutetsuren protagonista izango da Zaratamo datozen asteetan. Historias a bocados saioak urtarrilaren azken astean grabatu zuen herriari buruzko programa. Janaria aitzakia bezala hartuta, Euskal Herriko txoko ezberdinetako pertsonen istorio bitxiak batzen ditu mahai baten inguruan Historias a bocadosek. Karlos Arguiñano sukaldariaren semeak aurkezten du saioa, Joseba Arguiñanok, eta bera arduratzen da herri bakoitzean herritarrak elkarrizketatzeaz. Zaratamon hiru herritar elkarrizketatu ditu: Alfredo Oliva, Arkotxako Pasio Bizia gertutik bizi duen bizilaguna; Tina Arto, Zaratamok diktadura ostean izan zuen lehen legealdiko kultur zinegotzia eta herriko lehen emakume politikaria; eta Roberto Ibarretxe, herriko alkate ohia eta Uriondo auzoan txakolindegia duen bizilaguna. Oraindik ez dute iragarri noiz emitituko duten saioa. Larunbatetan eta igandetan ikus daiteke Historia a bocados, 20:00etatik aurrera, ETB 2n.

Herri txiki, Infernu Handi
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagaren programa ere laster grabatuko dute Zaratamon. Hura grabatuta, jendaurrean aurkeztuko dute herriko kultur etxeetako batean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak