→Zaratamo

Zaratalabur film laburren emanaldia izango da otsailaren 23an eta 24an

zaratamo zaratalabur 2018 madre rodrigo sorogoyen argazkia ismael martin

Zinemaldietan izendatu edo saritutako film laburrak eta komedia generoko laburmetraiak ikusi ahal izango dira doan otsailaren 23an eta 24an Zaratamon.

Madre film laburrak fikziozko laburmetrairik onena saria jaso du aurtengo Goya sarietan // Madrid en corto - Ismael Martín

Zaratalabur programa antolatu dute beste behin ere Zaratamon, Bizkaiko Foru aldundiaren laguntzarekin. Otsailaren 23an eta 24an izango da film laburren emanaldia. Zinemaldietan izendatu edo saritutako film laburrak eta komedia generoko laburmetraiak ikusi ahal izango dira doan 19:00etatik aurrera Elexalde Kultur Etxean.

Zaratalabur 2018 – Egitaraua

Otsailak 23, ostirala
Zinemaldietan izendatu edo saritutako film laburrak:
– Ainhoa
– Areka
– Contact
– Cucli
– Los Desheredados
– Madre

Otsailak 24, larunbata
Komedia generoko film laburrak:
– Einstein-Rosen
– Ni una sola línea
– Maestro viejo (y el mar)
– The app
– Un billete a nunca jamás

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|