→Zaratamo

Handia euskal filma apirilean helduko da Zaratamoko Zineforumera

galdakao handia filma 2017 estreinaldia

Aurtengo Goya sarietan 10 garaikur irabazi dituen Handia euskal filma Zaratamora helduko da apirilaren 14an, Zineforum programaren barruan.

Galdakaon eta Basaurin dagoeneko proiektatu dute aurtengo Goya sarietan 10 garaikur irabazi dituen Handia filma // Handiafilm

Aurtengo Goya sarietan 10 garaikur irabazi dituen Handia euskal filma Zaratamora helduko da apirilean, Zineforum programaren barruan. Apirilaren 14an, larunbatez, izango da emanaldia Elexaldeko Kultur Etxean 19:00etatik aurrera.

Handi filmak arrakasta handia izan du Goya sarietan. Hamahiru hautagaitza zituen eta hamar sari eskuratu ditu: aktore berri onena (Eneko Sagardoy), jantzi diseinu onena (Saioa Lara), muntaketa onena (Laurent Dufrech eta Raul Lopez), jatorrizko gidoi onena (Aitor Arregi, Andoni de Carlos, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga), produkzio zuzendaritza onena (Ander Sistiaga), zuzendari artistiko onena (Mikel Serrano), argazki zuzendari onena (Javier Agirre Erauso), makilaje onena (Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirre), efektu berezi onena (Jon Serrano eta David Heras), eta jatorrizko musika onena (Pascal Gaigne).

Handia pelikularen estreinaldia iazko urrian izan zen eta Galdakaoko Torrezabalen proiektatu zuten egun berean (urriak 20-23). Era berean, azaroan Basauriko Social Antzokian ere eskaini zuten Handia (azaroak 6-8).

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|