→Zaratamo

Zaratamoko 95 etxe baino gehiago gehitu dira autokonpostatze zerbitzura

basauri konpost edukiontzia 2014

Biztanleriaren %16ak izena eman du. Oraindik izena eman ez dutenek aukera gehiago dituzte landare-hondakinak birziklatzen hasteko.

Zaratamoko Udalak urtarrila amaieran jakinarazi duenez, dagoeneko 95 etxe baino gehiago gehitu dira autokonspostatze zerbitzu berrira, hau da, biztanleriaren %16a. Bosgarren edukiontziari esker landare-hondakinak birzikla daitezke: fruta eta barazkiak, janari hondarrak, ogia eta fruitu lehorrak, besteak beste. Parte hartuko duen familia bakoitzak ontzi bat, konpostatzeko 100 poltsa, edukiontzia irekitzen duen giltzen eta argibideak jasoko ditu.

Bestalde, baratza edo lorategia duen etxe batean bizi direnek euren kabuz egin ahal izango dute konposta. Horretarako, konpostagailua, aireztatzeko tresna eta gida didaktikoa jasoko du familia bakoitzak. Beharrezkoa izango da izena ematea eta bi orduko iraupena duen prestakuntza-tailer batean parte hartzea.

Ekimen honetan parte hartzeko lau modu daude: 946 215 472 telefonora deituz, ut21.org webgunean edo konposta@ut21.org helbide elektronikoaren bidez, udaletxean eta otsailaren 10ean, asteartean, Arkotxako elizan 18:00etatik 20:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak