→Zaratamo

Iñigo Salinero aktorea eta “La mano invisible” filma, Zaratamoko Zine Forumean

Zine Foruma egingo dute azaroaren 3an, larunbatean, Elexaldeko Kultur Etxean (19:00, doan).

Macianen La Mano Invisible filma proiektatuko dute eta Iñigo Salinero aktorea izango da bertan, aditu bezala / Iñigo salinero eta La Mano Invisible

Zine Foruma egingo dute azaroaren 3an, larunbatean, Elexaldeko Kultur Etxean (19:00, doan). David Maciánen “La mano invisible” filma proiektatuko dute. Joseba Begoetxea aktore donostiarra da filmeko protagonista. Era berean, Iñigo Salinero aktorea izango da Zine Forumeko gonbidatua, aditu bezala filma komentatzeko. Allí abajo, Las chicas del cable, Tu al norte y yo al sur… telesaietan aktore lanetan ibili da Salinero, baita bakarrizketagile bezala ere.  Pelikula proiektatu ondoren, berarekin solasaldia edukitzeko aukera izango dute Elexaldera bertaratutakoek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak