→Zaratamo

‘Pikadero’ filma aurkeztuko dute azaroaren 19an Zaratamoko Zineforumean

Azaroaren 19an, larunbatez, ‘Pikadero’ filma proiektatuko dute Zaratamoko Elexaldeko Kultur Etxean, Zineforum programaren barruan. Hasiera batean ‘Amama’ pelikula aurkeztuko zuten, baina aktore eta zuzendariaren agenda kontuengatik hitzordua atzeratzea erabaki dute.

‘Pikadero’ filmaren emanaldia 19:00etan izango da. Ondoren, Lander Otaola filmean agertzen den aktorearekin solasaldia antolatu dute. Otaolarekin batera filmean agertzen dira Barbara Goenaga, Joseba Usabiaga, Zorion Egileor, Itziar Lazkano eta Peio Arnaez.

Gora