→Zeberio

1.475.000 euroko aurrekontua izango du Zeberiok, iaz baino %4,85 gehiago

Urteko lehen osoko bilkuran onartu dituzte kontuak. Plaza ingurua oinezkoentzat egokitzea, jolastokia handitzea eta Arkulandako errepidea asfaltatzea dira inbertsio nagusiak.

Zubialde plazako jolastokia / GEURIA

Urteko lehen osoko bilkuran onartu dituzte kontuak. Plaza ingurua oinezkoentzat egokitzea, jolastokia handitzea eta Arkulandako errepidea asfaltatzea dira inbertsio nagusiak.

Zeberioko Udalak onartu berri du 2019. urterako izango duen aurrekontua. 1.475.000 euro izango ditu guztira, 2018an baino %4,85 gehiago. Udal langileen eta zerbitzuen kudeaketaz gain, Udalak zenbait inbertsio jaso ditu aurrekontu hauetan. Nabarmenenak, Zubialdeko plazaren berregituraketa eta auzoetako errepide bidezko konexioaren hobekuntza.

Hain zuzen ere, herriko plaza ingurua oinezkoentzat egokitu nahi du Udalak, baita egun plazan dagoen umeentzako jolastokia handitu eta modernizatu ere. “Herritarren eskarietako bat da Zubialdeko umeentzako jolas-eremua hobetzea, plazakoa txikiegia eta sinpleegia baita. Proposamena onartu eta jolastokia hobetuko dugu”, diote Udaletik. Arkulanda auzoan bi esku-hartze iragarri dituzte: lehena, errepide nagusitik auzora arteko errepidearen asfaltatzea, “konexioa azkarragoa eta seguruagoa izan dadin”; bigarrena, zakar edukiontzien kokalekua aldatzea, “irisgarritasuna hobetuz eta inpaktu paisajistikoa bigunduz”. Edukiontziak inguratzen dituen horma atzeratu egingo dute horretarako. Gauza bera egingo dute Sautolaberriko zakar edukiontziekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak