→Zeberio

Argazkiak | Jendetza batu da Zeberion sokatiraren nazioarteko txapelketan

Nazioarteko sokatira txapelketa ospatu zen urtarrilaren 13an Zeberion, herriko frontoian. Euskal Herriko 14 taldek eta atzerriko bik parte hartu zuten. Beti-Gazte (Lesaka), Antsoain, Badaiotz (Gasteiz), Ibarra, Berriozar, Gaztedi (Laukiz), Heki HKK (Iurreta), Bizindar (Artziniega), Txantrea (Iruña), Goiherri (Erandio), Murueta, Zuraide, Etorberri (Gernikaldea) eta Ñapurrak (Ezpeleta) aritu ziren Euskal Herritik eta Monikendan holandarrak eta Ayrshire eskoziarrak atzerritik.

Gaztedi nagusitu da emakumeen eta mixtoen mailan, Herbereetako Monnickendam gizonen kategorian eta Goiherri gazte mailan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak