→Zeberio

Euskal presoen aldeko Tattoo Zirkus antolatu dute Artean apirilaren 12tik 14ra

arratia artea tattoo zirkus 2018 murala margoketa

Euskal preso, iheslari eta errefuxiatuen aldeko ekimena antolatu dute Arratian apirilaren 12tik 14ra bitartean. Artean izango da ekimena, Zeberiotik gertu.

Murala Artean, Arratian // @Tattooartea

Euskal preso, iheslari eta errefuxiatuen aldeko ekimena antolatu dute Arratian apirilaren 12tik 14ra bitartean. Artean izango da ekimena, Zeberiotik gertu. Bildutako diru guztia presoen kolektiboarentzako izango da.

Tatto Zirkus 2018 – Egitaraua

Apirilak 9-14
Erakusketa Kultur Etxean: Km 0. Dispertsioaren 11 Aurpegi

Apirilak 12, osteguna
19:00 Aurkezpena
Jarraian zineforuma: “Hemen right now!” Angela Davis eta espetxeak, dokumentalaren egileekin

Apirilak 13, ostirala
11:00-19:00 Tatuajeak mataderoan (txanda tattoartean@gmail.com helbide elektronikoan eskatu behar dira)
16:00 Buruz Buruja DJak
19:00 Hitzaldia Kultur Etxean: “Eskubide zibil eta politikoak urratzeko tresna berriak: errepresio zuria” (Eleak)
20:30 Bertsxortan ikuskizuna Kultur Etxean. Ondoren akrobazia antikartzelarioak. Taloak salgai

Apirilak 14, larunbata
11:00-15:00 Presoen kolektiboen azoka plazan
11:00-19:00 Tatuajeak eta piercingak mataderoan (emailez txanda eskatu behar da)
11:30 Umeentzako jolasak plazan (euria bada, frontoian)
12:00 Aterabidetik dispertsiometraia, Sare Gernika-Lumo kideekin, Kultur Etxean
13:30 Abereh kontzertua mataderoan
15:00 Herri bazkaria plazan (10 euro. Tiketak salgai Artea eta Igorreko herriko tabernetan, Dimako Baltzola tabernan, Areatxako Bixer eta Zeberion)
17:30 Altsasuko gazteen aldeko kontzentrazioa eta argazki erraldoia
19:30 Klown ikuskizuna plazan Martularen eskutik nagusientzako
22:00 Kontzertuak plazan: HDH, Elortegi Anayak eta AK DJ

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak