→Zeberio

Asiako liztorren aurkako kanpainak 1.500 liztor akabatu ditu Zeberion

Herriko boluntarioek eta Udalak elkarlanean burututako kanpainak Asiako 1.500 liztor akabatu ditu Zeberion. Martxoa eta maiatza bitartean burutu dute kanpaina eta hura amaituta balorazio positiboa egin dute alde guztiek.

Herriko boluntarioek eta Udalak elkarlanean burututako kanpainak Asiako 1.500 liztor akabatu ditu Zeberion. Martxoa eta maiatza bitartean burutu dute kanpaina eta hura amaituta balorazio positiboa egin dute alde guztiek.  Asiako liztorrek Zeberioko erleetan eta oro har ingurumenean eragiten dituzten kalteak murriztea izan da kanpainaren helburua, izan ere, liztor hauek ezti erleen elikagaiak jan eta espeziearen murriztea eragin dezakete, honek inguruko biodibertsitaten eragin ditzakeen kalteekin.

23 boluntario arduratu dira Asiako liztorrak harrapatzeko tranpak herrian zehar kokatzeaz eta jarraipena egiteaz. Garagardo beltza, ardo zuria eta ahabi zukua nahastuta sortu dituzte, eta pozik azaldu dira izan duten emaitzarekin: “Harrapatu dugun erregina bakoitzeko, kabi bat gutxiago izan dugu Zeberion”, diote boluntario taldeko kideek.

2012tik dago Bizkaian
Asiako hego-ekialdetik datorren espezie inbaditzailea da liztor Asiatikoa. 2004an heldu zen Europara eta 2012an agertu zen lehenengo aldiz Bizkaian. Liztor horiek gure lurraldean agertzeak alarma handia sortu du azken urteetan, baina egia esan, pertsonentzat ez dira bertako liztorrak baino arriskutsuagoak. Arriskua bestelakoa da: biodibertsitaterako da arriskutsua, ezti-erleei erasotzen dietelako, hauen elikagaiak janez edota bestelako intsektua janez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak