→Zeberio

Axel Ozerinjauregi memoriala hartuko du Zeberiok ekainaren 30ean

Zeberiok Axel Ozerinjauregi memoriala hartuko du ekainaren 30ean, arratsaldez. Euskadiko Txirrindularitza Txapelketaren zirkuitoaren barruan sartuko da proba, kadeteen mailan.

15:00etatik aurrera lehenengo urteko kadeteak arituko dira eta 17:00etatik aurrera bigarren urtekoak. 60 kilometro ditu ibilbideak eta Zeberio, Ugao, Arrigorriaga Areatza, Artea eta Areatza zeharkatuko ditu.

Ibilbidea: Zeberio/Ugao/Zeberio/Artea/Areatza(karpo)/Artea/Zeberio/Arrigorriaga/Ugao/Zeberio

Aurtengoa 29. edizioa da eta 80 txirrindulari inguru parte hartzea aurreikusi dute antolatzaileek.

Memorialaren 29. edizioa da aurtengoa // Zeberioko Udala

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|