→Zeberio

30 saltokitik gora Zeberioko nekazari eta artisauen azokaren hogeigarren edizioan

Azaroaren 25ean, igandez, Zeberio eta inguruko herrietako produktuen eta animalien azoka antolatu du Udalak, Gorbeialderen laguntzaz.

Ogia, pastelak, gazta, hestekiak, ortuariak eta marmeladak ez dira faltako Zeberioko azokan / Geuria

Azaroaren 25ean, igandez, Zeberio eta inguruko herrietako produktuen eta animalien azoka antolatu du Udalak, Gorbeialderen laguntzaz. Bertako ekoizle eta saltzaileek jarritako 35 saltoki inguru egongo dira. Janariari dagokionez, ogia, pastelak, gazta, hestekiak, ortuariak eta marmeladak egongo dira salgai. Zeberioko Abeltzain Elkarteak ganaduaren erakusketa egingo du ere eta besteak beste, behiak, zaldiak, ardiak eta ahuntzak egongo dira ikusgai. Abeltzainen Elkarteaz aparte, azokan parte hartuko dute Austarri Mendi Taldeak eta Zeberioko Gurasoen Elkarteak.

Nobedade moduan, errementarien lanbidearen erakusketa antolatu dute aurten. Oier Elorduy errementariak forjatze-lanen erakustaldia egingo du eta bertan landutako zenbait pieza ere salgai jarriko ditu.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak