→Zeberio

Bideoa | Zeberioko adinekoek ardilana zer den azaldu diete gazteei

Irakasgai berezia izan dute Zeberioko ikasleek gaurkoan: matematikak eta ingelesa tarte batez albo batera utzi eta ardilana zer den ikasi dute Zubialde Eskolan. 90 urteko Asun Etxebarria eta 77 urteko Fede Zabala zeberioztarrak arduratu dira irakasgaia emateaz, Gure Indarra Jubilatuen Elkarteko kideen laguntzaz. Urte luzez ardilanean ibilitakoak dira Asun eta Fede, Zeberion. Ardien artilea eskuz kardatu, haria erein eta harekin abarkentzako trailak (artile beltzarekin egindako kordela) egiten zituzten, baita negurako txapinak (artile zuriz egindako galtzerdiak) ere. Lanbide zaharrean erabiltzen zituzten erremintak eraman dituzte eskolara: artilea kardatzeko ardatza, haria iruteko txabilea eta gorue, landutako artilezko galtzerdiak, trailak… Eskuz eta erreminta horiekin egindako ardilana desagertutako lanbidea da kasik. Egun makinaz egiten dira artilezko galtzerdiak eta trailak, ehundaka egin ere ziztu bizian.

Ikasleek adi-adi entzun dituzte jakitunen azalpenak, eta bertatik bertara ikusi ahal izan dute ardilan lanbide zaharraren jarduna. Tailerrarekin hasi baino lehen, Zeberioko adinekoen euskararen balioaz ohartarazi ditu ikasleak Nuria Korta zuzendariak: “Orain entzungo duzuena gure altxorrik preziatuenetakoa da. Ondo entzun, guk ez dugulako inoiz eurek erabiltzen duten euskara aberatsa edukiko”.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak