→Zeberio

Bideoa | 87 urteko gizona larri ospitalean, kea arnastuta Zeberioko sutean

90 urteko gizonezko bat larri dago Gurutzetako erietxean, Zeberioko Egia auzoko baserri batean bart gertatu den sutean kea arnasteagatik. Lekukoek GEURIAri kontatu diotenez, sua piztuta gizonak 40 minutu igaro ditu etxe barruan. Lehen unean, auzokideak saiatu dira gizona ateratzen: “Garrak indar handiarekin irteten ziren teilatutik eta leihoetatik. Saiatu nintzen barrura sartzen baina ezinezkoa suertatu zitzaidan”, dio ondoko baserriko bizilagunak. Suhiltzaileek atera behar izan dute gizona.

Hasiera batean komunikabideek gizonaren alaba ere zauritu dela zioten arren, onik dagoela jakin ahal izan du GEURIAk. 21:30ean piztu da sua, azkar hedatu ere: “Baserria bi etxebizitzaz osatuta dago, bata egurrezkoa eta bestea hormigoizkoa. Ezkerreko aldea da kaltetuena, egurrezkoa”, diote Udaleko ordezkariek. Suhiltzaileek gau osoa pasa dute tokian eta oraindik ere bi kamioi ari dira baserria freskatzen. Ertzaintza ere bertan da eta ikertzen ari dira sua zergatik piztu ote den.

Baserria oso kaltetuta geratu da, “erausteko moduan”, diote bertaratutakoek. Dena den, suaren jatorria argitu eta gero kalteen txostena egingo dute larrialdi zerbitzuek eta orduan jakingo dugu zenbateko kalteak izan dituen baserriak.  Zubialde ondoan dago Egia auzoa, udaletxe parean, herrigunean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak