→Zeberio

Bisita gidatuak antolatu dituzte Zeberioko Ermitabarri auzoan

Bi egunetan egingo dituzte bisitak: lehena, abenduaren 7an, ostiralez, goizeko 11:30ean hasita. Bigarrena, hilaren 27an, ostegunez, 11:30ean hasita.

San Antonioko ermita eraberritua aurkeztu zuten ekainean, San Antonio egunez / geuria

Ermitabarri auzoa barru-barrutik ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte Zeberion: Errementeriaren museoa, Santo Tomas de Olabarrietako eliza eta bere arkupea eta San Antonioko ermita bisitatuko dira, gida profesional baten laguntzaz. Bi egunetan egingo dituzte bisitak: lehena, abenduaren 7an, ostiralez, goizeko 11:30ean hasita. Bigarrena, hilaren 27an, ostegunez, 11:30ean hasita. Gehienez ere 30 pertsona apuntatu ahalko dira egun bakoitzeko. Izena emateko gorbeiaeuskadi.com webgunean sartu eta ‘Abenduan galdu ezin dituzun 12 ekintza’ atalaren barruan ‘Zeberiora bisita gidatua’ aukeratu.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak