→Zeberio

Emakumeen aurkako biolentzia ekonomikoa aztergai izango dute Zeberion

Azaroaren 23an, ostiralez, emakumeen aurkako biolentzia ekonomikoa izango dute aztergai Zeberion. Olatz Dañobeitia Ceballos antropologo eta ikerlari feministak hartuko du hitza, Eskola Zaharreko 1. solairuan, 19:30etan.

Biolentzia ekonomikoa diruari buruzko informazioa ukatu edo dirua erabiltzea debekatzen denean sortzen da. Kasu askotan pertsona horri ez zaio oinarrizko beharrizanak asetzeko adina diru erabiltzen uzten: nahiz eta soldata irabazi, erasotzaileak bere egiten du dirua, bere bikotearen askatasuna zapalduz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak