→Zeberio

Errementari museo etnografikoa inaguratuko dute ekainaren 22an Zeberion

Errementarien lanari eta ohiturei buruzko museoa egin du Zeberioko Udalak. Harri-ikatza erabilita, baserriko tresnak egiten zituzten pertsonak ziren errementariak, lanabes hauek fabriketan egiten hasi ziren arte. Orduan galdu zen errementarien ogibidea eta hura gogorazteko eta arbasoek egindako lana aitortzeko egin dute,hain zuzen, Errementari museoa.

Errementari filma // Kulturclik

Prest dago Ermitabarri auzoan Zeberioko Udalak egin duen errementarien lanari eta ohiturei buruzko museo etnografikoa. Harri-ikatza erabilita, baserriko tresnak egiten zituzten pertsonak ziren errementariak, lanabes hauek fabriketan egiten hasi ziren arte. Orduan galdu zen errementarien ogibidea eta hura gogorazteko eta arbasoek egindako lana aitortzeko egin dute, hain zuzen, Errementari museoa.

zeberio museo etnografikoa 2018 ireki aurretik

Errementari museo etnografikoa // Geuria

Ekainaren 22an egingo dute haren inaugurazioa eta horren harira, egitarau zabala antolatu dute. 18:30etatik aurrera Oier Elorduy eta Luis Padura errementariek forjatze-lanen erakustaldia egingo dute. Aldi berean, Juan Manuel Etxebarriak eta Iñaki Garcia Uribek errementarien lanari buruzko istorioak kontatuko dituzte eta Gontzal Mendibilek ekitaldia girotuko du bere musikarekin.

Ekitaldi hauek gertatzen diren bitartean, inauguraziora gerturatzen direnak museoa bisitatzeko aukera izango dute, 10 pertsonako taldeetan. 21:00ak arte luzatuko da inaugurazioa.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak