☉ Zeberio
Ehun zeberioztarrek eman dute izena Euskaraldian
Dagoeneko 101 zeberioztarrek eman dute izena Euskaraldian. Horietako 76k Ahobizi rola aukeratu dute eta 25ek Belarriprest izatea erabaki dute.
Dagoeneko 101 zeberioztarrek eman dute izena Euskaraldian. Horietako 76k Ahobizi rola aukeratu dute eta 25ek Belarriprest izatea erabaki dute. Besteak beste, Josu Urrutia Athleticeko presidenteak eta Jose Manuel Etxebarria historialariak osatzen dute Zeberioko Euskaraldiaren hamaikakoa.
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den ekimena da Euskaraldia. 11 egunez hizkuntza aktibatzea, ohituretan eragitea eta, azken batean, euskararen erabilera sustatzea helburu du Euskaraldiak.
☉ Zeberio
Argazkiak / Zeberioko Ermitabarrin bukatu da Korrikako 23. edizioa Hego Uribe eskualdean
Eskualdeko azken argazkiak egin ditugu Zeberioko Ermitabarri auzoan. Bertatik herritar ugari igaro dira, Arratiara bidean, eguzkipean
Eskualdeko azken argazkiak egin ditugu Zeberioko Ermitabarri auzoan. Bertatik herritar ausart ugari igaro dira aldapan gora, Arratiara bidean, eguzkipean.
☉ Zeberio
Zeberio / Korrika 23 / 2024
Agur esan diogu 23. Korrikari Hego Uribe eskualdean. Ugao atzean utzita lekukoak Zeberio hartu du eta hemendik Arratiarantz. Furgonetatik irudi eder hauek atera ditu AEKk:
☉ Zeberio
Korrikak eskolako ikasleen bertso-saioa eta karaoke “demokratikoa” ekarriko du Zeberiora barikuan
Jarduera aipagarrien artean Zubialde eskolako ikasleek botako dituzten bertsoak, bazkari herrikoia eta Austarri Kultur Elkarteak antolatutako txistorrada daude
Martxoaren 22an iritsiko da Korrikaren 23. edizioa Zeberiora 13:30ean, eta Austarri Kultur Elkarteak eta Txubelasu Guraso Elkarteak harrera bero-beroa prestatu dio Zeberioko Udalaren babesagaz: bertso saioa, karaoke “demokratikoa”, bazkari herrikoia, elektrotxaranga… asko dira egun osoan zehar prestatu dituzten jarduerak.
Aipagarrien artean Zubialde eskolako ikasleek botako dituzten bertsoak, bazkari herrikoia eta Austarri Kultur Elkarteak antolatutako txistorrada daude.
Bazkari herrikoiari dagokionez, norberak etxetik eraman beharko du janaria. Gainera, Txubelasukoek txosna zabalduko dute 17:00ak aldera Zubialden.
Egitaraua | Korrika 23 Zeberion
Martxoak 22, barikua
13:30 Badator Korrika!
15:00 Eskolako ikasleen bertso saioa
17:30 Bazkari herrikoia
16:30 Karaoke demokratikoa
19:00 Orkresta elektrotxaranga
19:30 Txistorrada
☉ Zeberio
Katiluk, Hofe x 4:40k eta Drama Daramak girotuko dute Zeberioko Gazte Eguna
Egun osoko programa osotua antolatu dute apirilaren 13an Zeberioko Gazte Elkartekoek eta 15:00etatik eguna bukatu arte bazkaria, baflepoteoa eta kontzertuak izango dira herrian
Datorren apirilaren 13an prestatu dute aurtengo Zeberioko Gazte Eguna. Egun osoko programa osotua antolatu dute Zeberioko Gazte Elkartekoek 15:00etatik eguna bukatu arte: bazkaria, baflepoteoa eta kontzertuak.
Bazkarian parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da 688 817 309 telefono zenbakira deituz. Prezioa 10 eurokoa izango da eta izena emateko azken eguna apirilaren 7a izango da, elkartetik adierazi bezala.
Kontzertuei begira Katilu arrigorriagarrek zabalduko dute gaueko programazioa 22:30ean. Segidan Hofe x 4:40 eta gaueko azkena Drama Daramak eskainiko du: “Egun ederra izingo da, etorri gugez batera ospatuten!”, deitu dituzte elkartetik herriko gazteak.
Egitaraua | Zeberioko Gazte Eguna 2024
Apirilak 13, larunbata
15:00 Bazkaria
19:30 Baflepoteoa
22:30 Kontzertuak: Katilu + Hofe x 4:40 + Drama Darama
☉ Zeberio
Zeberiok Athleticen Kopako finala ikusteko pantaila handia ipiniko du Zubialden
Zeberiok 1.000 biztanle pasa ditu eta pantaila handi bat ipintzeko aukera aztertzen ari da Udala
Apirilaren 6an jokatuko du Athleticek Kopako finala Mallorcaren aurka Sevillan, La Cartujan. Sevillara joateko aukera ez duten eskualdeko lagunentzat pantaila handiak ipiniko dituzte. Herri handiek pantaila bat edo batzuk izango dituzte herrigunean eta kanpoaldeko auzoetan.
Zeberiok 1.000 biztanle pasa ditu eta pantaila handi bat ipintzeko aukera aztertzen ari da Udala: “Argi berdea izateko itxaroten ari gara, baina asmoa pantaila handi bat jartzea da”, aurreratu dio Ekain Goti herriko alkateak GEURIAri.
Beste herrietan ere
Ugaok ere herritarrek Athletic eta Mallorcaren arteko partida ikusi ahal izateko pantaila ipintzeko aukera aztertzen ari dela azaldu dio GEURIAri: “Pantaila ipintzeko asmoa daukagu”, izan dira Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkatearen berbak. “Aurrekontuak eskatzen ari gara, egokiena aukeratu ahal izateko”.
Pantailen kokapenak zein tokitan jarriko dituzten zehazteke dute Udalek. Aurrerago emango dute kokapenen berri.