→Zeberio

Fruta-arbolak inausteko doako ikastaroa burutu dute Zeberion

Udalak fruta-arbolak inausteko doako ikastaroa antolatu zuen pasa den hilaren 2an, frontoiaren atzeko aldeko landan.

Inausketa ikastaroa Zubialden / Z.U

Udalak fruta-arbolak inausteko doako ikastaroa antolatu zuen pasa den hilaren 2an, frontoiaren atzeko aldeko landan. Besteak beste, sagarrak, kiwiak, madariak eta limoiondo landareak nola inausi irakatsi zuen Unai Onaindia Zeberioko fruitu-kultura teknikariak. 20 pertsona inguru bildu ziren ikastaroan eta bertaratutakoek fruta-arbola hauek nola inausi ikasi zuten. “Zita garrantzitsua da honako ikastaroa Zeberiorentzat. Landa-herria izanik, fruituen laborantzaren inguruko zalantzak argitzeko balio du. Era berean, mundu honetan murgiltzeko gogoa dutenek ere doako aukera paregabea dute urteroko zita honekin”, diote Udaletik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak